XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Davant, Jean-Louis

Baina frogarik ez dut aurkitu. Beste iturri batzuen arabera, Portugalari zituen armak saltzen, blocus continental delakoa hautsiz Napoleonen denboran.

d) Ezkontza aberatsa egin zuen (baina aberatsak ez ote dira ezkontzen aberatsekin?) eta, familiako iturrien arabera, emaztearen aitarekin erauntsi zuen armadoregoan.

Iturri desberdinetan agertzen diren bi zutabeak dira kanal baten kudeantza eta armadoregoa.

Bigarren ofizio hau, bere izena delata, ez ote dute batzuek nahasi armen tratulantzarekin? Uste horretan nago.

2/ Hara zen dion Guilhem d'A. d'A. jaun apaizak aipatutako bere liburuan, 67. orrialdean.

Baina zer erran nahi du horrek? Ingalaterrari hestuki lotua zagon Irlanda 1800-ko ekainaren 7-an Londreseko Parlamentuak bozkatu zuen lege nagusi baten ondorioz.

3/ 1807-an, Michel ezkontzen da Dublinen, horko Elisabeth THOMPSON OF PARK anderearekin (1779-1865).

Haur bakarra zen hau. Alarguna zuen aita. Horrek eraiki zuen mutiko bat bezala, kulturaren eta iniziatibaren ateak idekiz alabari, ordu haietan ohi ez zelarik.

Protestanteen komentu batean omen eskolarazi zuen, baina gero katoliko kartsu biziko eta hilen da Elisabeth.

Hizkuntza multzo eder baten jabe zen: haietan ingelesa, frantsesa, latina, greko klasikoa.

4/ Sei haur ukanen dituzte: 3 alaba eta 3 seme, alternantziarik ederrenean.

Antoine, bigarren haurra da, baina seme gehiena. Dublinen sortuko dira lehen lauak, Frantziako Tolosan azken biak: - Elisa, 1808-1875; Antoine, 1810-1897; Celina, 1811-1894; Arnauld, 1815-1893; Julia, 1820-1900; Charles, 1821-1901.

Serora sartuko da Celina 1832-an. Haurrik gabe, alargun geldituko dira Elisa eta Julia. Ondokorik ez duke Antoinek ere, bi anaiek aldiz bai.

5/ Haurrak nola zituzten altxatu.

a) Lehen maileko ikasketak etxean egin zituzten; ama zuten errientsa.

b) Gainerako denbora nurse delako haurtzain baten menpean pasatzen zuten.

c) Egunero, arratsean, ordu bakar bat zuten aitamekilako.

Jaun-andere handi batzuei bezala mintzatu behar zieten.

Gaitzeko larderia zuten amarekilako.

Goxotasuna, aitaren ganik zuten: euskal kantu batzuk erakasten zizkien sutondoan, bereiziki Aitarik ez dut delakoa.

Ironia pixka batekin erran ditaike alderantziz amarik ez zutela, bi aita zituztela, baina gisa batez aitak zuen betetzen amaren lekua.

Dena dela, nortasun handiko emakume horrek orjinaltasun handia eman zien bere hiru semeei, eta partikulazki gure Antoine handiari.

d) Bestalde, aitak neskame bat Euskal Herritik erakarri zien euskararen erakasteko. Euskalzale suharra zen Michel Abadia, eta ber bideetik ibiliko zaizkio hiru semeak.

6/ Irlanda utziko dute 1820-an senar-emazteek, han ukan dituzten lau haurrekin.